Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat kontzertu akustiko izango da igandean, Putzuzulo gaztetxean. Batetik, Iturria (http://iturria.bandcamp.com) Elizondoko abeslaria jardungo da oholtza gainean, bere taldearen laguntzarekin. Bestetik, Isuo (http://isuo.bandcamp.com) bakarlari zarauztarrak Benimuslemeko (Valentzia, Herrialde Katalanak) Elia zeharkako txirulariarekin joko du, herriko hainbat artistek lagunduta. 18:00etatik aurrera izango dira emanaldiak eta Arraio irratiak zuzenean emango du saioa, http://www.arraio.net/zuzenean-entzun webgunearen bitartez