Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarautz BTT Pagoeta taldeak bizikleta irteera antolatu du iganderako. Parte-hartzaileak Aritzbatalde kiroldegiko sarrera zaharrean elkartuko dira, 08:30ean. Hortik, Andatzako Iisasi mendatera joko dute. Asti kirolgunetik Orio gainera joango dira gerora, Santiago errekatik igaro eta Irisasi mendateari buelta eman ondoren, Pagoederreagako jaitsiera egiteko. Jakinarazi dutenez, zailtasun ertaineko goiz buelta izango da, 35 kilometro ingurukoa.