Urtean lau milioi pertsona hiltzen dira tabakoaren ondorioz. Euskal Herrian, zehazki, dependentzia horrek eragindako heriotza tasa %14 da; urtean 2.500 lagun hiltzen dira erretzeagatik. Estatistiken arabera, Euskal Herriko biztanleriaren %27,24 ohiko erretzaileak dira, horietatik %25,21 emakumezkoak dira eta %29,31 gizonezkoak. Azken urteetan tasa horrek behera egin badu ere, erretzaile kopurua altua izaten jarraitzen du. Asko dira horrek eragindako kalteak: minbizia, eritasun kardiobaskularrak eta EPOC biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa eragin ditzake, besteak beste. Emakumeengan, gazteengan, erretzaile pasiboengan eta haurrengan du eragin nabarmenena.
Minbiziaren Aurkako Elkarteak erretzeari utzi nahi dioten pertsonei laguntza eskaintzen die.
https://www.aecc.es webgunean aurki daiteke kanpaina horri buruzko informazio osoa.