Etxeko balkoia baratze ekologiko emankor bihurtzea posible da; edonor izan daiteke barazki ekoizle eta garaian garaiko barazkiak kontsumitu, garraiorik behar ez dutenak eta produktu kimikorik gabeak. Algorri Interpretazio Zentroak eta Kutxa Ekoguneak antolatuta, larunbatean, apirilaren 13an, jakin beharrekoak azalduko dituzte Mendi-Enara taldeko hezitzaileek, Beheko plazan (10:00etatik 14:30era).