Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pagoeta Mendizale Elkarteak mendi irteera antolatu du larunbaterako. Ainhoa, Gorospil eta Dantxaria inguruan egingo dute ibilaldia mendizaleek. Bost ordu iraungo du eta luzetara 15 kilometro inguru izango ditu. Interesa dutenek Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, ostirala baino lehen. Parte-hartzaileak 07:00etan elkartuko dira Agoueseneko biribilgunetik eta 15:15 ingururako itzuliko direla aurreikusi dute antolatzaileek.