Orioko Artisau Azokan izena eman daiteke dagoeneko

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko apirilaren 10a

Artisau azoketan ohiko erostokietan aurkitu ezin daitezken produktuak aurkitu daitezke askotan. Maiatzaren 5ean egingo dute Orioko Artisau Azoka eta bertan postua jarri nahi dutenek artisauek apirilaren 12ra arte izango dute bertan izena emateko aukera. Izena emateko bideak Izena emateko hainbat bide ireki ditu Orioko Udalak. Alde batetik, Kultur Etxean dagoen zerrendan izena eman daiteke edo 943134409 telefono zenbakira hots egin. Horretaz gain, kultura@oriokoudala.com helbidera idatzi dezakete interesatuek. Bertan izen abizenak, produktuen izaera, telefonoa, posta elektronikoa eta artisauaren jatorria zehaztu behar dituzte. Bestalde, Orioko Udalera 943-830346 telefono zenbakira ere hots egin dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide