Jendetza batu zen Aian Txakolin egunean

Karkara.eus 2013ko apirilaren 8a

Eguerdiko ordu bietarako txakolina eta txahal haragia amaitu ziren

Txakolin eguna izan zen igandean Aian eta eguraldia lagun jende asko inguratu zen jan-edanera. Getariko Txakolina jatorri izendapeneko 16 upategitako txakolina probatu ahal izan zuten...

Eguerdiko ordu bietarako txakolina eta txahal haragia amaitu ziren

Txakolin eguna izan zen igandean Aian eta eguraldia lagun jende asko inguratu zen jan-edanera. Getariko Txakolina jatorri izendapeneko 16 upategitako txakolina probatu ahal izan zuten kopa hiru eurotan erosi zutenek eta plazan bertan erretako txahala jateko moduan ere izan zen Aian.

Eguerdiko hamabietan hasi zen Txakolin eguna eta ordu bietarako amaitu, izan ere edaria eta jatekoa ere amaitu ziren. Guztira 1300 txahal haragi pintxo saldu zituzten, 450 kilo. Bertaratu zirenek haragia oso ona zegoela azpimarratu zuten eta txakolinak lagunduta are gusturago jan zutela.

Herriko gaztagileen produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ere izan zuten bertaratuek. Aiako ostalariak ere gustura izan ziren herriak elkartu zen jendetzarekin.

Udaletik, Aiara gerturatu zirenak ez ezik Txakolin egunaren antolaketa erraztu zuten Jai Batzordekoei eta Xatur Gaztelekukoei eskerrak eman nahi dizkiete.

Txakolin egunean Karkarak ateratako hainbat argazki.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide