Pilota partidak jokatuko dira San Telmo egunean

Baleike 2013ko apirilaren 5a

Aspaldiko partez pilota partidak ikusteko aukera izango da aurten sanltemoetan Odietan; 2007an jokatu ziren azkenengoak. Bestalde, Anadek jakinarazi duenez, arrantza lehiaketa bertan behera gelditu da euriteen eraginez errioa ez dagoelako baldintza egokienetan. Hemen dauzkazue santelmoen inguruko zenbait ohar, tartean txostetan prestatu duten egitaraua: Santelmoak 2013ko egitaraua Pilota partidak Oraingoz, eta aurreikusitako frontoi berria egin bitartean, iazko Udaberrian estreinatutako Odieta irekian izan genezake aukera polita, eguraldian lagun –bestela Herri Eskolan–, pilotariak lehian ikusteko. Hauexek, San Telmo egunean, afizionatu mailan jokatzeko hitz emanda dauden pilotariak arratsaldeko 5tatik aurrera: -Emakumezkoak palaz, GOIKOETXEA–MENDIZABAL // IRAZUSTABARRENA -AROZENA -Gizonezkoak eskuz…, IRIONDO–LOIOLA…………… // IRIBAR anaiak -Gizonezkoak eskuz…, ANSOTEGI–UZKUDUN…….. // DORRONSORO–IRUSTA. Eguraldiari begira Eguraldi txarra dago iragarrita batez ere ostiral eta larunbaterako –igandean ona egingo omen du–. Hori horrela, larunbat eguerdian euria ari badu, Musika Eskolako haurren euskal dantzen ikuskizuna Ondartxo plazan izan beharrean, Aita Mari aretoan izango da. Igandeko haurren danborrada garaian ere eguraldiak ez badu laguntzen, ekitaldi hori atzeratu egingo da, eta igande honetan izan beharrean, hilaren 13ra atzeratuko da. Eguraldi eskasagatik eta ibaiaren egoera dela eta, bertan behera gelditu da biharko arrantza lehiaketa. Momentuz, eta eguraldiaren baldintzak egokiak badira, hurrengo data: larunbata13, arratsaldeko 15:00etatik 18:00ak bitartean. Larunbateko Herri Bazkaria, Beheko plazan Hilaren 6an antolatuta dagoen [...]

Aspaldiko partez pilota partidak ikusteko aukera izango da aurten sanltemoetan Odietan; 2007an jokatu ziren azkenengoak. Bestalde, Anadek jakinarazi duenez, arrantza lehiaketa bertan behera gelditu da euriteen eraginez errioa ez dagoelako baldintza egokienetan. Hemen dauzkazue santelmoen inguruko zenbait ohar, tartean txostetan prestatu duten egitaraua:

Santelmoak 2013ko egitaraua

Pilota partidak

Oraingoz, eta aurreikusitako frontoi berria egin bitartean, iazko Udaberrian estreinatutako Odieta irekian izan genezake aukera polita, eguraldian lagun –bestela Herri Eskolan–, pilotariak lehian ikusteko. Hauexek, San Telmo egunean, afizionatu mailan jokatzeko hitz emanda dauden pilotariak arratsaldeko 5tatik aurrera:

-Emakumezkoak palaz, GOIKOETXEA–MENDIZABAL // IRAZUSTABARRENA -AROZENA
-Gizonezkoak eskuz…, IRIONDO–LOIOLA…………… // IRIBAR anaiak
-Gizonezkoak eskuz…, ANSOTEGI–UZKUDUN…….. // DORRONSORO–IRUSTA.

Eguraldiari begira

Eguraldi txarra dago iragarrita batez ere ostiral eta larunbaterako –igandean ona egingo omen du–. Hori horrela, larunbat eguerdian euria ari badu, Musika Eskolako haurren euskal dantzen ikuskizuna Ondartxo plazan izan beharrean, Aita Mari aretoan izango da.

Igandeko haurren danborrada garaian ere eguraldiak ez badu laguntzen, ekitaldi hori atzeratu egingo da, eta igande honetan izan beharrean, hilaren 13ra atzeratuko da.

Eguraldi eskasagatik eta ibaiaren egoera dela eta, bertan behera gelditu da biharko arrantza lehiaketa. Momentuz, eta eguraldiaren baldintzak egokiak badira, hurrengo data: larunbata13, arratsaldeko 15:00etatik 18:00ak bitartean.

Larunbateko Herri Bazkaria, Beheko plazan

Hilaren 6an antolatuta dagoen Herri Bazkaria txosna gunean dela jartzen badu egitarauan ere, Beheko Plazan egingo da. Hemen daukazue txosnen egitaraua:

Ostirala 5
22:30ean, kontzertua: Deriva eta The Grace of Dionysus; jarraian, dj Alcantara

Larunbata 6
14:30ean, herri bazkaria Beheko plazan.
Bazkalondoan, jokoak herrian zehar.
22:30ean, kontzertua: Sexplotion, Nuevo Catecismo Catolico eta Willis Drummond.

Igandea 7
00:15ean, Berbena: MP5
Goizaldean, txokolate jana estalapean
Jarraian, gaupaseroen txaranga.

Ostirala 12
22:00etan, Bertsio Gaua: Cicatriz, Barricada, Adversion, Ume Gaiztuak, AC DC, Pantera eta Top Gaztea.

Larunbata 13

14:30ean, karpan herri bazkaria
22:30ean, Noxbleed on Matxura.

Sukaldean bokatak eta razioak.

Argazki lehiaketa

Jakintza elkarteak antolatuta, Haurren danborradaren argazki lehiaketa egingo da aurtengoan ere. Beraz, argazkilaritza gustuko baduzu, eta lehiaketan parte hartu nahi baduzu, apirilaren 8tik 18ra bitartean aurkez ditzakezu zure lanak jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidalita. Gehienez hiru argazki aurkez daitezke pertsonako.

Tailerrak

Algorri interpretazio zentroak, berriz, haurrentzat doako tailerrak antolatu ditu datorren larunbaterako, hilaren 6rako. 6-12urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak dira, eta Zumaiako flyschean aurki daitezkeen bizitza-aztarnak aztertu eta eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izango dute, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute (algorri@zumaia.net edo 943 143100).

Autobus zerbitzua

Gaurtik hilaren 15a bitartean, herri barruan ez dute geldialdirik egingo autobusek. Izan ere, arranpla inguruan txosna gunea jarriko da, eta beraz, autobusak buelta emateko lekurik ez da izango. Beraz, Pantxita Etxezarreta kalean egingo dira geldialdi guztiak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide