Zumaian Atez ateko bilketa sistema ez ezartzeko herritarrei ageriko protesta moduan leihoetan eta balkoietan basura poltsak zintzilikatzea eskatu zitzaienetik aste batzuk igaro dira. Plataforma osatzen dugun aldetik, herri-ekimenak izan duen jarraipen arrakasta ikusirik, gure lehen balorazioa helarazi nahi genizueke.
Birziklapena bai, atez atekorik ez Plataformak eskertu eta zoriondu nahi ditugu zumaiarrak, herri ekimen honek jaso duen jarraipen arrakasta ikaragarria delako eta ageriko protesta moduan leihoetan eta balkoietan basura poltsak zintzilikatuz, Udal Gobernu Taldeak Zumaian inposatu nahi duen Atez-ateko bilketa sistemaren aurka gaudelako.
Agerian dago Zumaiar gehiengoaren iritzia.
Espero dugu bai Alkateak, bai Bilduren Udal Gobernuak, ulertuko duela herriaren mezua. Gure kaleetan barrena paseatzea baino ez dago, agerian dagoen eskaera ikusteko. Zintzilik dagoen poltsa bakoitzak arreta eskatzen dio Udal Gobernuari: Ezarri nahi diguten atez- ateko sistema baztertu dezala. Larderiaz aritzea litzateke Alkatearen aldetik, Zumaiar guztion Alkatea baita, aurrera jarraituko balu 2012ko Otsailean prentsa-aurrean egindako adierazpenekin, Zumaiar gehiengoak dionari entzun gabe.
San Telmo bezperetan gaude, jai egun hauetan inguruetatik ere jende askok bisitatzen gaitu. Haietako batzuei guk dugun arazo berdinak eragiten die. Horrexegatik Plataformatik animatu nahi zaituztegu poltsak adierazpen moduan zintzilikatzea. Atez ateko bilketa sistemaren aurka gaudela erakutsi dezagun!!
Mezu honekin batera, San Telmo jai zoriontsuak, alaiak eta giro onean ospatzea opa dizuegu.
Ondo pasa San Telmoak!!
AtezAtekorikEz!! BirziklapenaBai!!