Unai Lizarralde eta Arkaitz Goñi irabazle Deustu-Ingeniariak estropadan

Karkara.eus 2013ko apirilaren 3a

Deustuko taldean Ibon Gaztañazpi izan zen arraunlari

Ingeniariak-Deustu estropada urtero Bilboko itsasadarrean jokatzen duten arraun lehiaketa da Erandiotik Bilboko udaletxera bitartean, lau itsas miliatan.1981.ean egin zuten lehena EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari erronka bota zionean. Aulki mugikorrean egiten dute probazortzi arraunlari eta lemazaindun outrigger mailan. Helmugara lehenengo iristen denak saririk jasotzen ez badu ere ikasketa-zentroen arteko lehia handia da eta

parte-hartzaileak, ikasleak ez ezik, gehienetan arraunlari profesionalak

ere badira. Deustuk 20 garaipen lortu ditu eta Ingeniariek, berriz, aurtengoarekin 13.

Martxoaren

28an jokatu da aurtengoa eta Orioko arraunlariak ere partaide izan dira estropadan: Ingeniarietan Arkaitz Goñi eta Unai Lizarralde eta Deustukoetan, berriz, Ibon Gaztañazpi. Ingeniariak –24:24:76– zazpi segundoko aldearekin nagusitu ziren Deustukoen –24:32:24– aurretik. Azken lau urteetan Deustu izan da irabazle eta Ingeniariek hauen bolada ona hautsi du aurtengo estropadarekin.

Lehen milia erdian hainbat arraun talka izan ziren eta gero Ingeniariek hartu zuten aurrea –2 segundo lehen milian– errioaren ezker aldetik. Bigarren miliarako zortzi segundoko aldea atera zioten Ingeniariek Deustukoei eta handik amaierara bitartean antzekoa izan zen paladen erritmoa. Hirugarren milian ere zortzi segundokoa zen aldea eta laugarrenerako tartea murriztu eta zazpi segundokoa izan zen aldea helmugan. 2008tik estropada irabazi gabeak ziren Ingeniariek, beraz, berriz hartu dute garaipen zerrendan tokia.

Hona hemen Luis Lizarralde Bixkik proban ateratako argazkiak.

Deustuko taldean Ibon Gaztañazpi izan zen arraunlari

Ingeniariak-Deustu estropada urtero Bilboko itsasadarrean jokatzen duten arraun lehiaketa da Erandiotik Bilboko udaletxera bitartean, lau itsas miliatan.1981.ean egin zuten lehena EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari erronka bota zionean. Aulki mugikorrean egiten dute proba zortzi arraunlari eta lemazaindun outrigger mailan. Helmugara lehenengo iristen denak saririk jasotzen ez badu ere ikasketa-zentroen arteko lehia handia da eta parte-hartzaileak, ikasleak ez ezik, gehienetan arraunlari profesionalak ere badira. Deustuk 20 garaipen lortu ditu eta Ingeniariek, berriz, aurtengoarekin 13.

Martxoaren 28an jokatu da aurtengoa eta Orioko arraunlariak ere partaide izan dira estropadan: Ingeniarietan Arkaitz Goñi eta Unai Lizarralde eta Deustukoetan, berriz, Ibon Gaztañazpi. Ingeniariak –24:24:76– zazpi segundoko aldearekin nagusitu ziren Deustukoen –24:32:24– aurretik. Azken lau urteetan Deustu izan da irabazle eta Ingeniariek hauen bolada ona hautsi du aurtengo estropadarekin.

Lehen milia erdian hainbat arraun talka izan ziren eta gero Ingeniariek hartu zuten aurrea –2 segundo lehen milian– errioaren ezker aldetik. Bigarren miliarako zortzi segundoko aldea atera zioten Ingeniariek Deustukoei eta handik amaierara bitartean antzekoa izan zen paladen erritmoa. Hirugarren milian ere zortzi segundokoa zen aldea eta laugarrenerako tartea murriztu eta zazpi segundokoa izan zen aldea helmugan. 2008tik estropada irabazi gabeak ziren Ingeniariek, beraz, berriz hartu dute garaipen zerrendan tokia.

Hona hemen Luis Lizarralde Bixkik proban ateratako argazkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide