Pulpok Salamanka hartuko du Lubakin

Baleike 2013ko apirilaren 4a

Bigara Pulpo Salamankaren kontra jokatuko du larunbatean (16:30ean), sailkapeneko azken postuari ihes egiteko helburuarekin. Romo dago sailkapenaren zuloan bost punturekin eta zumaiarrek zazpi dauzkate, lau jardunaldiren faltan.Bestalde, Pulpoko alebin...

Bigara Pulpo Salamankaren kontra jokatuko du larunbatean (16:30ean), sailkapeneko azken postuari ihes egiteko helburuarekin. Romo dago sailkapenaren zuloan bost punturekin eta zumaiarrek zazpi dauzkate, lau jardunaldiren faltan.Bestalde, Pulpoko alebinek Corrales de Buelnako torneoan hartuko dute parte Aste Santuan, urteroko ohiturari eutsiz. Guztira, 1.200dik gora jokalarik hartu dute parte Kantabria aldeko torneko ospetsuan. Aurten zumaiarrek ez dute emaitza aipagarririk lortu, baina esperientzia oso baliagarria izango zaie jokalari eta pertsona modura hazteko.

 

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide