Aitor Leiza (Aralar): “Demostratuta dago bilketa pertsonalizatuak lortzen dituela tasarik onenak”

Baleike 2013ko apirilaren 4a

Aralarren iritziz, sistema eraginkorra izango bada ezinbestekoa da kontrola bermatzea. Eztabaida maila teknikora eramanez gero, kontrol hori nola bermatu izango litzateke erantzun beharreko galdera. Bosgarren edukiontziarekin ezin al dira atez ateren emaitzak lortu? Itxiera fasea hartu behar da kontuan. Zabortegiak gainezka daude eta denbora gutxi gelditzen zaie. Zabortegietan leku gehiago balego, aukera izango genuke gaia beste patxada batekin lantzeko. Baina ez gaude une horretan. Larrialdian gaude. Azpiegiturak lehenbailehen erabaki behar dira. PNVk, adibidez, 2016an %60 lortzeko planteamendua egin du. Aldundiak jarritako helburua da… Bai, baina Gipuzkoa osorako. Gipuzkoarrek %60 egin behar badute, zumaiarrek zergatik %80? Gipuzkoan batazbeste hori lortzeko batzuk gehiago egin beharko dugu. PNVk markatzen dituen denborak ez dira errealak gauden larrialdi egoeran. Baina atez atek eskatzen dituen azpiegiturak ere egiteko daude. Denbora horretan ezin al da bosgarren edukiontzia bultzatu, ezin al da probarako tarte hori hartu? Gauza bat ahazten zaigu: zabortegiak betetzeko zorian daude. Gaika zenbat eta gehiago bildu orduan eta motelago beteko dira, gehiago luzatuko da haien bizitza, eta denbora irabazten dugu azpiegiturak egiteko. Demagun Zumaian atez ate jartzen dela. Gipuzkoa osoan ez da ezarriko, ez epe ertainera behintzat. Hiri handienetan ez dago indarrik atez ate jartzeko. Bilketa oso ondo egin dezakegu guk, baina nola egingo zaio [...]

Aralarren iritziz, sistema eraginkorra izango bada ezinbestekoa da kontrola bermatzea. Eztabaida maila teknikora eramanez gero, kontrol hori nola bermatu izango litzateke erantzun beharreko galdera.

Bosgarren edukiontziarekin ezin al dira atez ateren emaitzak lortu?

Itxiera fasea hartu behar da kontuan. Zabortegiak gainezka daude eta denbora gutxi gelditzen zaie. Zabortegietan leku gehiago balego, aukera izango genuke gaia beste patxada batekin lantzeko. Baina ez gaude une horretan. Larrialdian gaude. Azpiegiturak lehenbailehen erabaki behar dira. PNVk, adibidez, 2016an %60 lortzeko planteamendua egin du.

Aldundiak jarritako helburua da…

Bai, baina Gipuzkoa osorako.

Gipuzkoarrek %60 egin behar badute, zumaiarrek zergatik %80?

Gipuzkoan batazbeste hori lortzeko batzuk gehiago egin beharko dugu. PNVk markatzen dituen denborak ez dira errealak gauden larrialdi egoeran.

Baina atez atek eskatzen dituen azpiegiturak ere egiteko daude. Denbora horretan ezin al da bosgarren edukiontzia bultzatu, ezin al da probarako tarte hori hartu?

Gauza bat ahazten zaigu: zabortegiak betetzeko zorian daude. Gaika zenbat eta gehiago bildu orduan eta motelago beteko dira, gehiago luzatuko da haien bizitza, eta denbora irabazten dugu azpiegiturak egiteko.

Demagun Zumaian atez ate jartzen dela. Gipuzkoa osoan ez da ezarriko, ez epe ertainera behintzat. Hiri handienetan ez dago indarrik atez ate jartzeko. Bilketa oso ondo egin dezakegu guk, baina nola egingo zaio aurre hain ondo egiten ez duten herrietako zaborrari?

Eskumena herri bakoitzarena da eta herri bakoitzak hartu behar du erabaki arduratsu.

Bai, baina Aldundiak eman beharko dio irtenbidea ongi bereiztu gabeko zaborrari. Konposterako ez du balio, zabortegiak itxi egin behar dira. Zer egin?

Errauskailua beharko balitz ere, Bizkaian dagoenak gaitasuna du Gipuzkoan sortzen diren zaborrak errausteko. Beste bat behar al da? Zergatik lurralde bakoitzak behar du bere errauskailua, bere portua, bere aireportua? Irtenbidea amankomunean bilatu beharko genuke. Mahaia aukera paregabea da daukagun arazoari irtenbidea aurkitzeko, baina horretarako borondatea behar da erdibidera iristeko. Lortu dugu denon artean jendea haserre egotea, forma aldetik gauzak ez direlako behar bezala egin; ardura handia daukagu konponbidea aurkitzeko.

Zergatik dago hainbeste herritar atez ateren kontra?

Ez dut ukatuko lau mila sinadura bildu dituztenik, baina gaur arte ez dute agiririk aurkeztu Udalean. Bestalde, lau mila sinadura badira eta benetan birziklatzearen alde badaude, gaikako bilketak beste emaitza batzuk emango lituzke. Sinatu dutenek ez dute birziklatzearen alde sinatu, atez ateren kontra baizik. Eta emaitzak hor daude. Datuak hobetu egin dira, baina ez beharko zukeen proportzioan. Sortu den haserrearekin eta atez atekoaren kontrako jarrerarekin ez bada erantzun modura datu hobeagorik lortu, atez ateren mamua desagertzen denean eta borondatezko sistema batekin jarraitzen badugu, datuek berriro behera egingo dute.

Baina kontra dagoen jende guzti horren iritzia kontuan hartu behar da edo ez?

Ni galdeketa egitearen alde nago %80ko helburua ziurtatzen duen sistema bat baino gehiago jartzen denean mahai gainean.

Eta nola ziurtatu dezaket sistema alternatibo batek emaitza horiek eman ditzakeela ez badut probatzeko aukerarik izan?

Kontrola bermatzen badu, berme bat da. Adibidez, Itsasondon portzentaia politak lortzen ziren. Zero Zabor eredu hartatik abiatzen da baina oraindik ere garatuago.

Inposaketa aipatzen da behin eta berriz. Prentsaurreko batean iragartzea urtebeteko epean atez ate jarriko dela Gipuzkoako hainbat udalerritan, hain modu kategorikoan, eta gero parte hartze prozesuak zabaltzea…

Bai, forma aldetik ez dira gauzak ondo egin, eta hori ere oso garrantzitsua da. Horri gero buelta ematea oso zaila da. Abiapuntua oso txarra izan zen, eta hor Bilduk gauzak ez zituen ondo egin.

Gaia erabat politizatu dela kexatzen zarete ordezkari politikook…

Borroka hau, zoritxarrez, testuinguru politiko batean ulertu behar da. Zumaiako plataforma non eta noiz hasi zen, nork bultzatuta? Carlos Ormazabalen hitzaldia egin zenean, Montse Arana izan zen mahai gainean jarri zuena firma bilketaren aukera. Hori ezin da ukatu. Neu han nengoen. Eskubide osoa dute, jakina.

Aldaketaren aurrean kezka edukitzea normala da. Baina egoezina gorroto bihurtu da, eta horrek ematen dit pena. Kalean izan ditudan eztabaidak beti izan dira atez ate zikina dela, usaina… Inoiz ez da mamiaz hitz egiten. Ados al gaude hondakinekin arazo bat daukagula? Bai? Konforme. Borondatezkoa izan behar du edo derrigorrezkoa? Badirudi ados gaudela derrigorrezkoa dela. Hirugarren urratsa: kontrola nola egingo dugu bermatzeko jendeak ondo egingo duela? Hori da eztabaida maila teknikora eramatea. Baina horretaz ez da hitz egiten. Europa mailan demostratuta dago bilketa sistema pertsonalizatuak lortzen dituela tasarik onenak; atez ate deitzen den horren modalitate ezberdinek, alegia. Eta ez badute kontrolik nahi, orduan garbi esan dezatela. Esan dezatela nahasian botatzen jarraitu nahi dutela, kontrolik gabe. Sakonean hori dago, ez ate ate. Atez ate kontrola egiteko modu ematen du, erosoagoa izango da edo ez. Baina sakonean kontrolarena dago.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide