Emiliano Cabañas (PSE): “Errauskailuak ondo ixten du bosgarren edukiontziaren zikloa”

Baleike 2013ko apirilaren 4a

Bosgarren edukiontziaren aukera defenditzen du PSEk, besteak beste, “atez aterekin zikloa ez dela erabat ixten”. Herri galdeketa egin izan balitz arazoa “aspaldi konponduta” legoeela dio Cabañasek.Errauskailua behar dela defenditzen duzue birziklagarria ez den hondakina kudeatzeko. Edozein dela hondakinak biltzeko sistema beti geldituko da zati bat birziklagarri ez dena, eta horrentzat bi alternatiba daude: errauskailua edo zabortegia. Bilduk planteatzen duena da errefusarekin blokeak egitea eta harrobiak betetzea. Katalunian ez du funtzionatu eta Italian ere ez. Arazo asko sortu dituzte. Eta errauskailuaren kasuan ere zabortegi bereziak behar dira, hondakin bat beti gelditzen delako. Inerterik ez da existitzen. Beraz, bigarren parteak ere soluzioak eskatzen ditu sistemak bere osotasunean funtziona dezan. Europak dio birziklagarri den guztia birziklatu behar dela. Hori horrela bada, beharrezkoa al da diseinatu zen errauskailua? Bere garaian egin zen diseinua agian gaur egun lekuz kanpo dago, tamainari dagokionez. Guk uste dugu errauskailua beharrezkoa dela. Tamaina egokitu daiteke. Hori prozesuaren amaiera da. Hori ez da arazoa. Europan neurri guztietakoak daude, txikiak ere bai, hiri erdiguneetan kostuak murrizteko, energia emateko herritarrei… Beste irtenbiderik ez daukan hondakinari etekina ateratzeko aukera ematen du errauskailuak. Baina errefusak ez omen du balio energetikorik. Balio energetikoa ontzi arinek eta paperak omen dute. Asko galtzen du, bai. Errefusa gelditzen [...]

Bosgarren edukiontziaren aukera defenditzen du PSEk, besteak beste, “atez aterekin zikloa ez dela erabat ixten”. Herri galdeketa egin izan balitz arazoa “aspaldi konponduta” legoeela dio Cabañasek.Errauskailua behar dela defenditzen duzue birziklagarria ez den hondakina kudeatzeko.

Edozein dela hondakinak biltzeko sistema beti geldituko da zati bat birziklagarri ez dena, eta horrentzat bi alternatiba daude: errauskailua edo zabortegia. Bilduk planteatzen duena da errefusarekin blokeak egitea eta harrobiak betetzea. Katalunian ez du funtzionatu eta Italian ere ez. Arazo asko sortu dituzte. Eta errauskailuaren kasuan ere zabortegi bereziak behar dira, hondakin bat beti gelditzen delako. Inerterik ez da existitzen. Beraz, bigarren parteak ere soluzioak eskatzen ditu sistemak bere osotasunean funtziona dezan.

Europak dio birziklagarri den guztia birziklatu behar dela. Hori horrela bada, beharrezkoa al da diseinatu zen errauskailua?

Bere garaian egin zen diseinua agian gaur egun lekuz kanpo dago, tamainari dagokionez. Guk uste dugu errauskailua beharrezkoa dela. Tamaina egokitu daiteke. Hori prozesuaren amaiera da. Hori ez da arazoa. Europan neurri guztietakoak daude, txikiak ere bai, hiri erdiguneetan kostuak murrizteko, energia emateko herritarrei… Beste irtenbiderik ez daukan hondakinari etekina ateratzeko aukera ematen du errauskailuak.

Baina errefusak ez omen du balio energetikorik. Balio energetikoa ontzi arinek eta paperak omen dute.

Asko galtzen du, bai. Errefusa gelditzen bada birziklagarria ez den materiarekin dudarik ez dago indar energetiko asko galtzen duela eta ziurrenik gasa edo bestelako energia iturriren bat beharko da errausteko, baina hori hala izanik ere, errentagarriak dira. Dena erraustuko balitz baino gutxiago, baina hori ez da helburua. Nik errauskailu batzuk ikusi nituen Batzar Nagusietan egon nintzenean eta inon ez zen zabor guztia botatzen erraustera. Agian ez behar bezain ondo bereiztuta, baina dena ez.

PSE zergatik dago atez ateren kontra?

Bilduren aukera politikoa da, bere eremua markatzeko, baina ez garamatza inora, ez da soluzioa, bosgarren edukiontziari ez zaio etekin guztia atera. Gainera, ez du zikloa behar bezala ixten. Eta inbertsio handia eskatzen du. Eta atzerapausoa ere bada biltzeko moduan: zaborra berriro kalean zintzilikatuta, animaliak inguruan, zaborra lurrean bueltaka… Askoz zikinagoa da, osasunarentzat arriskutsuagoa. Bosgarren edukiontziarekin baino emaitza hobeak lortu direla? Ados, baina bosgarren edukiontzia ez da behar bezala zabaldu.

Eta gainera, atez atek ez du zikloa ixten. Hori da garrantzitsuena, eta Europan ez du zabortegi berririk onartuko. Beraz, atez atek ez du soluziorik ematen eta inposatu egiten da. Gainera, beste arazo bat daukagu: zer egingo dugu atez aterekin lor daitekeen konpost horrekin guztiarekin?

Baina ez al genuke arazo berbera izango bosgarren edukiontziari etekin guztia aterako bagenio? Hori defenditzen duzue, gaur egun baino askoz gehiago lor daitekeela eta atez ate ez dela beharrezkoa…

Beraiek diote bost edukiontzien sistemarekin ez garela sekula atez ateren kopuruetara iritsiko; ba, agian hobe: sekulako dirutza gastatzen dugu konposta egiten eta gero hortxe dauzkagu tonak eta tonak pilatuta, zer egin ez dakigula.

Orduan, esaten ari zara ez zaigula interesatzen konposta egitea?

Ez zaigu interesatzen guk erabili dezakeguna baino gehiago sortzea. Orain arte lorategietan erabiltzen ari da, baina ezer gehiagorako ez. Horregatik erabaki zen bere garaian Gipuzkoan goi mailakoa konposta egitea, oso lur gutxi daukagulako. Nekazariek ez dute konposta nahi, beraienarekin nahikoa dute. Hor badaude hainbat arazo kontuan hartzen ez direnak.

Baina zuek aldarrikatzen baduzue bosgarren edukiontziarekin lor daitezkeela atez ateren pareko emaitzak, zikloa ixteko momentuan arazo berberaren aurrean gaude.

Errauskailuak ondo ixten du bosgarren edukiontziaren zikloa. Hori hala adostu zen. Atez ate etorri da jarrera politiko modura, baina zikloa itxi gabe. Bilduk apustu politiko handia egin du gai horrekin.

Sistemaz aldatzeko galdeketa eskatzen duzue.

Historikoki Ezker Abertzalea izan da herritarren parte hartzea aldarrikatu duena behin eta berriro. Orain zergatik ukatzen dute herri galdeketa? Herritarren parte hartzean sinesten baduzu, eman aukera. Aspaldi konponduta zegoen arazoa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide