Hilero doako ekintzak eskainiko dira Algorrin

Baleike 2013ko apirilaren 3a

Hileko lehen larunbatean eta herriko jai egunetan doako ekintzak eskainiko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Egutegi irekia izango da, eta herritarren proposamenak kontuan hartuko dira ekintzak definitzeko orduan. Proposamenak bidali edo informazio zehatza jaso nahi izanez gero, egin zaitez Algorriko laguna. Hemen daukazue  doako ekintzen egutegia: Apirila 6: Fosilen tailerra Algorrin, 11:00-13:00 eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar. 13: Baratza Balkoia Beheko Plazan (eguraldi txarra eginez gero Alondegian), 10.00-14.30. 21a arte: Euskal Kostaldeko Flyscharen inguruko erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan. Maiatza 25: Marearteko eremura doako irteera (itsasbehera dela eta, azken larunbatean egingo da). 28tik Ekainaren 4a arte: IBAIALDE erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan. Ekaina 1: Biotopo babestua eta Geoparkearen mugak ezagutzeko irteera geologikoa, Asier Hilario eta Leire Barriusorekin. 8: Haurren Argazki Rallya Algorrin eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar. 30: Lokots bilketaren jolasa Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar. Ekainaren 4a arte: IBAIALDE erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan. Uztaila 6: Sendabelarren tailerra Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar. Abuztua 3: Zumaiako flyscha ezagutzeko doako irteera Iraila 7: Torre Madariaga, Biodibertsitatearen Interpretazio Zentroa eta zetazeoak ikusteko irteera. 21: “Olarroaren lagunak” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar. 29: “Baso biziduna” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate [...]

Hileko lehen larunbatean eta herriko jai egunetan doako ekintzak eskainiko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Egutegi irekia izango da, eta herritarren proposamenak kontuan hartuko dira ekintzak definitzeko orduan. Proposamenak bidali edo informazio zehatza jaso nahi izanez gero, egin zaitez Algorriko laguna. Hemen daukazue  doako ekintzen egutegia:

Apirila

6: Fosilen tailerra Algorrin, 11:00-13:00 eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
13: Baratza Balkoia Beheko Plazan (eguraldi txarra eginez gero Alondegian), 10.00-14.30.
21a arte: Euskal Kostaldeko Flyscharen inguruko erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan.

Maiatza

25: Marearteko eremura doako irteera (itsasbehera dela eta, azken larunbatean egingo da).
28tik Ekainaren 4a arte: IBAIALDE erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan.

Ekaina

1: Biotopo babestua eta Geoparkearen mugak ezagutzeko irteera geologikoa, Asier Hilario eta Leire Barriusorekin.
8: Haurren Argazki Rallya Algorrin eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
30: Lokots bilketaren jolasa Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
Ekainaren 4a arte: IBAIALDE erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan.

Uztaila

6: Sendabelarren tailerra Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Abuztua

3: Zumaiako flyscha ezagutzeko doako irteera

Iraila

7: Torre Madariaga, Biodibertsitatearen Interpretazio Zentroa eta zetazeoak ikusteko irteera.
21: “Olarroaren lagunak” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
29: “Baso biziduna” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Urria

5: “Habi-kutxen tailerra” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Azaroa

2: “Zaborra ala altxorra? berrerabilpen tailerra” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
2: Eusko-a, Iparraldeko esperientzia azaltzeko hitzaldia.

Abendua

7: Zinema emanaldia Algorrin.
27: “Gabonetako apaingarri iraunkorrak” tailerra Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Algorriko laguna izateko bideak: 943143100 telefonora deitu edo algorri@zumaia.net idatzi eta zure datuak eman (izena, telefonoa eta helbide elektronikoa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide