‘Zinea eta espiritualtasuna’ zikloa antolatu du Gunek Donostian

Baleike 2013ko apirilaren 3a

Larunbatean, apirilak 6, Gune elkarteak antolatutako Zinea eta Espiritualtasuna izeneko lehen zikloa hasiko da. Lau saio izango dira –apirileko lau larunbatetan– Donostiako Kresala elkartean (Euskal Herria kalea, 9) arratsaldeko 17:00etan. Sarrera, ohi bezala, doan izango da eta jende guztiari irekia. Saio bakoitzean gaiaren sarrera egingo da, filma ikusi eta ondoren denon artean komentatuko da. Nahi izanez gero, 19:30etatik aurrera ere geratzeko aukera izango da, solasaldiarekin jarraitzeko. Egitaraua Apirilak 6: Primavera, verano, otoño, invierno… primavera (Hego Korea, Alemania, 2003) Kim-Ki-Duk. Apirilak 13: El señor Ibrahim y las flores del Corán (Frantzia, 2003) François Dupeyron. Apirilak 20: De dioses y hombres (Frantzia, 2010) Xavier Beauvois Apirilak 27: Agua (Kanada, India, 2005) Deepa Mehta

Larunbatean, apirilak 6, Gune elkarteak antolatutako Zinea eta Espiritualtasuna izeneko lehen zikloa hasiko da. Lau saio izango dira –apirileko lau larunbatetan– Donostiako Kresala elkartean (Euskal Herria kalea, 9) arratsaldeko 17:00etan. Sarrera, ohi bezala, doan izango da eta jende guztiari irekia.

Saio bakoitzean gaiaren sarrera egingo da, filma ikusi eta ondoren denon artean komentatuko da. Nahi izanez gero, 19:30etatik aurrera ere geratzeko aukera izango da, solasaldiarekin jarraitzeko.

Egitaraua

Apirilak 6: Primavera, verano, otoño, invierno… primavera (Hego Korea, Alemania, 2003) Kim-Ki-Duk.
Apirilak 13: El señor Ibrahim y las flores del Corán (Frantzia, 2003) François Dupeyron.
Apirilak 20: De dioses y hombres (Frantzia, 2010) Xavier Beauvois
Apirilak 27: Agua (Kanada, India, 2005) Deepa Mehta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide