Datorren larunbatean, apirilaren 6an, San Telmo Jaien hasierarekin bat eginez, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak antolatuko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiako flyschean aurki daitezkeen bizitza-aztarnak aztertu eta eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izango dute haurrek. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara bitartean, eta izena ematea baherrezkoa da.
Apirilaren 6an fosilen tailerra
Izena-ematea
San Telmo Eguneko doako tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz: Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia; algorri@zumaia.net; 943 143100.