Orioko lehen auzo-konpostagailua jarri dute Anibarko Portuan

Karkara.eus 2013ko martxoaren 27a

Orain arte etxean konposta egiteko aukera baldin bazegoen ere, orain muga hori gainditu eta auzoetan konposta egiteko tokiak jarri dituzte

Gure eskualdean etxean eta auzoan konposta egitea areagotu eta indartu egin nahi dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta bera osatzen duten udalek, tartean Aiako Udalak eta Orioko Udalak. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko du ekimena.

Hori dela eta, hiru urratseko plana egin dute udalek elkarlanean. Batetik, lehendik konposta etxean egiten dutenei  bisitak eta jarraipena egingo dizkiete. Bestetik, auzoan konposta egiteko eremuak eraiki eta martxan jarriko dituzte. Azkenik, etxean konpostagailua jartzeko aukera dutenei laguntza emango diete.

Orion jarri dute dagoeneko konpostagailu bat, Anibarko Portuan, eta etorkizunean gehiago jartzea aurreikusten dute. Udalak etxeetara bidaliko diete gonbidapena auzoan konpostagailua dutenei, eta, konposta egin nahi dutenetatik 6-9 familiek izango dute horretarako aukera.

2005etik etxean egiteko aukera

Herritar guztiek aukerarik ez duten arren –horretarako etxean baratza, berdegune edota lorategi txiki bat eduki behar da–, 1.500 familiak etxean egin dezakete konposta. Orain arte 431 familiak eskatu zuten horretarako aukera, eta, konpostagailua dutenen artean %94a aktiboa da; gainera, horietatik %81ek ondo erabiltzen du. Egin gabeko bisitak laster egingo dituzte Udal Elkartekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide