Ehunka korrikalari euskararen alde

Karkara.eus 2013ko martxoaren 26a

Orio gainetik etorri eta Aginagara arte eraman zuten oriotarrek Korrikaren lekukoa

Larunbata, martxoaren 23a. Arratsaldeko 14:00ak. Jende asko Herriko Plazan. Eguraldia lagun, geroz eta jende gehiago ari zen pilatzen errepide aldamenean. Batzuk Orioko gainerako bidea hartu zuten, beste batzuk, berriz, Ortzaika, Saikola, Intxaurreta… aldera jo zuten.

Askotariko sentimenduez betetako koktelera zen Orio larunbatean, martxoaren 23an, 18. Korrika gurera zetorren bitartean. Halako batean, 15:15 inguruan, plazatik bistaratu ahal izan zen Aitzondo inguruan Korrika bazetorrela iragartzen zuen furgoneta. Jende urduri, batzuk dagoenerako hunkituta.

Guk argazki galeria bat eta herriko txoko batzuetan hartutako bideo zati batzuk ekarri dizkizuegu.  Ea zenbat pertsona ezagutzen dituzuen!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide