Juan Priederi omenaldia egin zion Orioko Udalak martxoaren 23an

Karkara.eus 2013ko martxoaren 26a

Familiak hala eskatuta, Bilduko ordezkariek ezin izan zuten ekitaldian egon

Martxoaren 23an, larunbatarekin, omenaldia egin zion Orioko Udalak Juan Priederi. PSEko zinegotzia izan zen Priede eta hala zen ETAk 2002ko martxoaren 22an hil zuenean.

Hori dela eta, 11 urte beranduago, Orioko Udalak iaz onartutako mozio baten harira omenaldia egin zion Priederi aurreko larunbatean. Pleno aretoan bazen aurretik ere zinegotzia gogoan izateko jarri zuten plaka bat, gainerakoak esertzen diren mahaiaren alboan. Orain handiagoa jarri dute, aretoan sartu eta eskuinetara.

Ekitaldian Orioko Udaleko hainbat ordezkari izan ziren –Orainekoak eta EAJkoak–, baita Priederen seme-alabak eta PSEko ordezkaritza zabala ere. Bildutik adierazi dutenez, familiak hala eskatuta ezin izan zuten ekitaldian egon, nahiz eta Bilduko zinegotziek bazuten bertan izateko borondatea.

Jon Redondo EAJko zinegotziak eta Iñaki Arriola PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak hitz egin zuten ekitaldian. Bien hitzetan etorkizuna bakean eraikitzeko ETAk hildako biktimak gogoan izan behar dira eta horren adierazgarri jarri nahi izan da Priede omentzen duen plaka Orioko Udaleko batzar aretoan, etorkizunean ez ahazteko lehenago gertatu zena.

Ekitaldiaren bukaeran Juan Priede zenaren alabak kendu zuen plaka estaltzen zuen tela.

Esteka honetan klik eginda ikusi daiteke ETBk bere albistegian eman zuen berria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide