AEKren esker oharra

Baleike 2013ko mar. 26a, 13:03

Beste behin ere, KORRIKAk arrakasta osoz burutu du Baionan bere aurtengo ibibidea , eta Zumaiatik azkar samar pasa bazen ere, festa paregabea bizi ahal izan genuen larunbat eguerdian euskararen alde kalera atera ginen guztiok. AEK-ko Zumaiako arduradunok bihotzez eskertu nahi diogu jende guzti horri emandako erantzun paregabea, eta eguna bera antolatzen nahiz aurretik buruturiko saio kulturalak egiten lagundu diguten pertsona eta erakundeak ere gogora ekarri nahi ditugu: Gaztetxeko jendea (Axi, Yul eta gainontzekoak, ez zarete makalak!!!), Udaletxeko jendea (Josune, Xabier, Mirian…), Egoitz, herriko ikastetxe ezberdinak, kilometroak erosi dituzten eragileak, laguntzaile bilakatu den taberna eta denda andana, larunbatean bazkarira etorri zen jende guztia… Milesker guztioi!!! Bereziki eskertzen dugu, azkenik, larunbatean Dardarakoek egindako lana, eskuak lehertu arte aritu baitziren arratsaldeko poteo luzea euren danbor soinuaz alaitzen… Norbait ahaztu badugu, barkatu. Bi urte barru berriz ikusiko dugu elkar, eta bitartean, EMAN EUSKARA ELKARRI!!!

Beste behin ere, KORRIKAk arrakasta osoz burutu du Baionan bere aurtengo ibibidea , eta Zumaiatik azkar samar pasa bazen ere, festa paregabea bizi ahal izan genuen larunbat eguerdian euskararen alde kalera atera ginen guztiok.

AEK-ko Zumaiako arduradunok bihotzez eskertu nahi diogu jende guzti horri emandako erantzun paregabea, eta eguna bera antolatzen nahiz aurretik buruturiko saio kulturalak egiten lagundu diguten pertsona eta erakundeak ere gogora ekarri nahi ditugu: Gaztetxeko jendea (Axi, Yul eta gainontzekoak, ez zarete makalak!!!), Udaletxeko jendea (Josune, Xabier, Mirian…), Egoitz, herriko ikastetxe ezberdinak, kilometroak erosi dituzten eragileak, laguntzaile bilakatu den taberna eta denda andana, larunbatean bazkarira etorri zen jende guztia… Milesker guztioi!!!

Bereziki eskertzen dugu, azkenik, larunbatean Dardarakoek egindako lana, eskuak lehertu arte aritu baitziren arratsaldeko poteo luzea euren danbor soinuaz alaitzen…

Norbait ahaztu badugu, barkatu. Bi urte barru berriz ikusiko dugu elkar, eta bitartean, EMAN EUSKARA ELKARRI!!!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide