Maite Maiora eta Ionut Zinca mendi lasterketako txapeldun

Karkara.eus 2013ko mar. 25a, 11:22

Sonia Alonso eta Ibon Berasaluze izan ziren Orioko azkarrenak

Atzo, martxoaren 24a, jokatu zen Orioko 3. mendi lasterketa. Eguraldia lagun izan zuten korrikalariek eta ibilbidean ez zitzaien animorik falta izan, jende asko gerturatu baitzen zirkuitura.

Dortsal guztiak banatuta zirela hasi zen lasterketa goizeko 10:00etan, 350 korrikalari guztira. Hala ere, guztiek ezin izan zituzten 20 kilometroak bete eta helmugara 314 korrikalari iritsi ziren.

Guztietan azkarrena iazko irabazlea izan zen, Ionut Zinca Sestao Alpino taldeko gasteiztarra. Iaz baino denbora gehixeago behar izan zuen proba betetzeko eta ordubete, 30 minutu eta 27 segundoan geratu zuen kronometroa. Bigarren duela bi aste Aiako mendi lasterketa irabazi zuen Hassan Ait Chaou billabonatarra iritsi zen, Zinca taldekideak baino minutu eta erdi beranduago. Hirugarren, berriz, Iban Letamendia oñatiarra izan zen ordubete, 35 mintu eta 16 segundoko denborarekin. Aipatzekoa da lehen bost korrikalarietatik hiru Sestao Alpino taldekoak izan zirela.

Nesketan iaz bigarren izan zen Maite Maiorak aisa irabazi zuen lasterketa. Ordubete, 47 minutu eta 36 segundo behar izan zituen ibilbidea betetzeko Mendaroko korrikalariak, eta, bigarrena, Uxoa Irigoien getariarra, handik ia 16 minutura iritsi zen helmugara. Hirugarren, Rafaella Ciavola gasteiztarra izan zen.

Oriotarretan azkarrena, bestalde, Ibon Berasaluze izan zen, 11. postuan, ordubete, 39 minutu eta 34 segundoko denborarekin. Sonia Alonso izan zen oriotarretan neskarik azkarrena, bi ordu, 20 minutu eta 7 segundoko denbora eginda.

Gainerako denborak ikusi ahal izateko, esteka honetan klik eginda nahikoa da.

Lasterketako laburpen txiki bat berriz, beheko bideoan ikusi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide