Martxoaren 23an, larunbatarekin, Herrio Natur Taldeak urteroko zuhaitzen landaketa egin zuen; aurten, Abaromendiko parkean.
Bi urteko umeetatik hasi eta edadetuak arte zuhaitzak eta landareak belarretan sartzen ibili ziren. Eguraldia lagun izan zuten, eta dena txukun txukun utzi zuten.
Horretarako inguru horretara egokitutako zuhaitz espeziak aukeratu dituzte Herriokoek: Quercus ilex –artea–, Quercus pirenaica –ametza–, Cornus sanguinea –Zuhandorra–, Arbutus unedo –Gurbitza–, Laurus nobilis –erramua–, Euonymus europeaus –basa-erramua–.
Hemen dituzue egun horretan ateratako argazki batzuk.