‘Flysch euskal kostaldea’ erakusketa zabaldu da Algorrin

Baleike 2013ko martxoaren 25a

Flysch Euskal Kostaldea erakusketa zabaldu da Algorri Interpretazio Zentroan apirilaren 21era arte. Euskal kostaldean azaleratzen den flysch segida sedimentarioaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira 15 paneletan, eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eskainiz.Panel hauen osagarri, segidan ageri diren materialak erakutsiko dira hiru arasatan. Erakusketa Luberri Fundazioaren eta Hendaiako CPIE (Littoral Côte Basque | Euskal Itsasbazterra) erakundearen arteko lankidetzaren bitartez antolatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Akitaniako eskualdeko agintaritzaren, hainbat Udalen eta Aranzadi Zientzi Elkartearen babes eta laguntzari esker gauzatu da. Zumaiak gordetzen duen altxor geologikoa hobeto ezagutzeko aukera paregabea.

Flysch Euskal Kostaldea erakusketa zabaldu da Algorri Interpretazio Zentroan apirilaren 21era arte. Euskal kostaldean azaleratzen den flysch segida sedimentarioaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira 15 paneletan, eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eskainiz.Panel hauen osagarri, segidan ageri diren materialak erakutsiko dira hiru arasatan.

Erakusketa Luberri Fundazioaren eta Hendaiako CPIE (Littoral Côte Basque | Euskal Itsasbazterra) erakundearen arteko lankidetzaren bitartez antolatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Akitaniako eskualdeko agintaritzaren, hainbat Udalen eta Aranzadi Zientzi Elkartearen babes eta laguntzari esker gauzatu da.

Zumaiak gordetzen duen altxor geologikoa hobeto ezagutzeko aukera paregabea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide