Zestoako Zero Zaborrek birziklatzea bermatuko duen sistema baten beharra nabarmendu du

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 22a

Zestoako Zero Zabor taldeak agerraldia egin zuen atzo. (Danbolin) Urola Kostako Mankomunitateak 2012ko hondakin bilketari buruz emandako datuak eskuartean, Zestoako Zero Zabor taldeak herrian birziklapen tasa handiagoa bermatzen duen sistema baten beharra azpimarratu du. Mankomunitatearen datuen arabera, 2012an zestoar bakoitzak 417 kilo hondakin sortu du; eta horietatik, %26,59 bota da sailkatuta. "Herritar bakoitzak 311 kilo bota ditu alboko herrian daukagun Lapatx zabortegira". Bosgarren edukiontzia martxan duen Azpeitiko kasuarekin alderatu dituzte Zestoako datuak, "Azpeitian pertsonako 306 kilo bota da zabortegira sailkatu gabe. Sortzen dugun hondakin organikoa kontutan izanda, aldea oso txikia da". Zestoako Zero Zaborrekoen ustez, Zestoan konpostatze prozesua bultzatu izana eta atez ate hondakinak biltzeko dagoen proiektua itxaropentsuak dira. "Zero zabor bidean eraginkorra izanaren estatistikak eman baititu, eta zestoarrok erraustegiari buruzko erreferendunean ezezko borobila eman genuen", azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide