Joseo Casamartina eta Javier Gonzalez Durana erakusketan.
Gaurtik aurrera
Balenciaga eta goi-mailako joskintza Bartzelonan. Hurbiltasunak eta aldeak erakusketa izango da ikusgai Cristobal Balenciaga Museoan. Bertan diseinatzailearen figuraren eta obraren alderdi zehatz bat nabarmentzen da lehen aldiz: Balenciagak 1935etik 1968ra bitartean Bartzelonan egindako lana. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, alderdi hau orain arte ia ez da aztertu; horretaz gain, Kataluniako hiriburuko moda-sortzaile nagusiekin izandako harremana ere jorratuko du erakusketak; nagusiki, Pedro Rodríguez, Manuel Pertegaz, Asunción Bastida, Santa Eulalia edo El Dique Flotante etxeko diseinatzaileekin.
Erakusketaren bidez, Balentziagak Bartzelonan egindako ekarpenak ezagutuko dituzte bisitariek eta moda sortzaile handiaren obrak lankide katalanuniarren sorkariekin dituen analogiak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. Horretarako, Balentziagaren hamabi pieza daude ikusgai, eta jostun katalanen hogeita hamasei. Dokumental bat ere ikus daiteke erakusketan, moda etxe horretako bezeroen eta langileen bizipenak jasotzen dituena.