Zestoan udalbatzarra egingo dute asteartean

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 22a

Zestoan ezohiko udalbatzarra egingo dute asteartean, martxoaren 26an, 20:00etan. Bertan landuko duten gai zerrenda honakoa da: aurtengo udal aurrekontua onartzeko proposamena; Zestoako Udaleko Erabilera Plana eta Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) urtebetez luzatzeko ebazpen proposamena; Zestoako Udaleko kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzen hasierako onespena; Zestoako baratze ekologikoen esleipenerako eta kudeaketarako araudiari hasierako onespena ematea; eta, Zestoako Bilduk aurkeztuta 197/2006: zigor gehigarriaren ankerkeria izenburuko mozioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide