Igande honetan, martxoaren 24a, goizeko 10:00etan hasita, Orioko 3. mendi lasterketa izango da. Iazko ibilbide gogorrari eutsiko diote aurtengo ediziorako eta parte hartzaileen artean iazko gizonezkoetako irabazlea, Ionut Zinca izango da; baita emakumeetan bigarren sailkatu zen Maite Maiora ere.
Dortsal guztiak banatu dituzte antolatzaileek eta guztira 350 lagun izango dira irteeran. Honako ibilbidea osatu beharko dute:
Ibilbide ikusgarria da eta aurten ere San Juan ermitako aldapak zeresana emango du lasterketan. Hemen duzue ibilbidea iruditan laburbiltzen duen bideoa:
Iganderako eguraldi nahasia eman duten arren, goizean, Euskalmet agentziaren arabera, euririk egin gabe eutsiko dio. Izango da zertaz gozatua, beraz, mendi lasterketan.