Orioko memoria historikoa jasotzeko ikerketa jarri dute abian

Karkara.eus 2013ko martxoaren 22a

Lau Haizetara Gogoan koordinadorako ikerlariak arituko dira Gerra Zibilean Orion errepresioa jasandakoen istorioak jasotzen

Iraganarekiko lotura ez galtzeko ahalegina da oroimen historikoa;

garai bateko gertaerak biltzen dituena, iragana baloratuz eta

errespetatuz. Gerra Zibilaren oroimen historikoak, garrantzia izan

arren, ezer gutxi dakigu Orion errepresioa jasan zutenei buruz;

dokumentazio gutxi dagoelako eta orduan bizitakoak askok kontatu nahi ez

dituelako.

Hori dela-eta lau Haizetara Gogoan koordinadorak Udalaren

eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz proiektu bat jarri du

martxan. Memoria historikoa berreskuratzea eta oriotarrek bizi

izandako injustizia eta errepresioaren berri jakin eta dagokionari

ordain araztea dira helburuak.

Bi asmo
Proiektuaren

aurkezpenean Beñat Solaberrieta alkateak jakinarazi zuen Orion

oroimen historikoa berreskuratzeko bi asmo daudela martxan: lau

Haizetara taldearena eta Oroimenaren ubera, Karkaran Gerra Zibilari

buruz kontatutakoetatik abiatuta Iñaki Iturain osatzen ari dena.

Garrantzitsua iruditzen zaigu gaia, baina mimo handiz landu beharrekoa

da. Urte asko pasa dira, denborak egoera samurtu du eta pertzepzioa

aldatu da. Baina oraindik jendeari kosta egiten zaio Gerra Zibilaz hitz

egitea, dio alkateak.

Gerra Zibileko biktimen zerrenda osatzea da asmoa, familien

borondatea baieztatzea eta beren nahia zehaztea, galdetegi edo

protokoloak nazioarteko legeak aintzat hartuta betetzea, Udal artxiboa

arakatzea eta bildutako dokumentuak eta testigantzak arakatzea eta

Orioko Udalaren kustodian uztea.

Bi ikerlari
Lau Haizetara Gogoan

taldeko Gotzon Garmendiak adierazi zuen orain arte oroimen historikoa

berreskuratzearen harira omenaldiak, oroigarriak... egin izan direla,

baina hori ez dela nahikoa. Beraz, nazioarteko legeari jarraituko diote

eta ikerlariek errepresaliatu bakoitzaren dokumentuak jasoko dituzte Lau Haizetara Gogoan koordinadorako ikerlariak arituko dira Gerra Zibilean Orion errepresioa jasandakoen istorioak jasotzen eta horien inguruko dokumentu pertsonalak egingo dituzte kontaketa osatzeko. Kaltetu, senide edo herritarrengandik jasotako dokumentu publikoak, pribatuak, adituen txostenak eta zuzeneko kontaketak.

Koordinadorako Isabel Gonzalez eta Aiala Oronoz arduratuko dira datozen hilabeteotan ahozko testigantzak jasotzeaz. lanean hasiak dira eta Gonzalezek herriko hainbat gertaera kontatu zituen: aurkariei pasabidea galarazteko zubia bota zuela eta Batallon de trabajadores delako batek konpondu zuela, frankismoan hezteko Orion zegoen udako kanpamendua, kaleei euskal izenak kendu egin zitzaizkiela...

Oronozek, berriz, errepresioak modu askotakoak izan zirela adierazi zuen eta horietako batzuk jakinarazi: hildako eta desagertuak, Getariako hilerrian edo Xuai gainean fusilatuak, frontean hilak, torturatu eta erasotuak, presoak, erbesteratuak, frankisten tropetan sartzera behartuak, Udal langile eta irakasle baztertuak...

Herrian, garai hartako testigantzak jasotzea da elkartearen asmoa; bai erre- presioa jasan zutenena, baita bitartekariena ere. Horretarako, uste dute egokia litzatekeela oriotarrekin zubi lana egitea eta laguntzeko lan-talde bat egotea. Herritarren batek ikerlariekin harremanetan jarri nahi izanez gero udaletxeko harrerara jo dezake.

Lau Haizetara Gogoan koordinadorako ikerlariak arituko dira Gerra Zibilean Orion errepresioa jasandakoen istorioak jasotzen

Iraganarekiko lotura ez galtzeko ahalegina da oroimen historikoa; garai bateko gertaerak biltzen dituena, iragana baloratuz eta errespetatuz. Gerra Zibilaren oroimen historikoak, garrantzia izan arren, ezer gutxi dakigu Orion errepresioa jasan zutenei buruz; dokumentazio gutxi dagoelako eta orduan bizitakoak askok kontatu nahi ez dituelako.

Hori dela-eta lau Haizetara Gogoan koordinadorak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz proiektu bat jarri du martxan. Memoria historikoa berreskuratzea eta oriotarrek bizi izandako injustizia eta errepresioaren berri jakin eta dagokionari ordain araztea dira helburuak.

Bi asmo
Proiektuaren aurkezpenean Beñat Solaberrieta alkateak jakinarazi zuen Orion oroimen historikoa berreskuratzeko bi asmo daudela martxan: lau Haizetara taldearena eta Oroimenaren ubera, Karkaran Gerra Zibilari buruz kontatutakoetatik abiatuta Iñaki Iturain osatzen ari dena. Garrantzitsua iruditzen zaigu gaia, baina mimo handiz landu beharrekoa da. Urte asko pasa dira, denborak egoera samurtu du eta pertzepzioa aldatu da. Baina oraindik jendeari kosta egiten zaio Gerra Zibilaz hitz egitea, dio alkateak.

Gerra Zibileko biktimen zerrenda osatzea da asmoa, familien borondatea baieztatzea eta beren nahia zehaztea, galdetegi edo protokoloak nazioarteko legeak aintzat hartuta betetzea, Udal artxiboa arakatzea eta bildutako dokumentuak eta testigantzak arakatzea eta Orioko Udalaren kustodian uztea.

Bi ikerlari
Lau Haizetara Gogoan taldeko Gotzon Garmendiak adierazi zuen orain arte oroimen historikoa berreskuratzearen harira omenaldiak, oroigarriak... egin izan direla, baina hori ez dela nahikoa. Beraz, nazioarteko legeari jarraituko diote eta ikerlariek errepresaliatu bakoitzaren dokumentuak jasoko dituzte Lau Haizetara Gogoan koordinadorako ikerlariak arituko dira Gerra Zibilean Orion errepresioa jasandakoen istorioak jasotzen eta horien inguruko dokumentu pertsonalak egingo dituzte kontaketa osatzeko. Kaltetu, senide edo herritarrengandik jasotako dokumentu publikoak, pribatuak, adituen txostenak eta zuzeneko kontaketak.

Koordinadorako Isabel Gonzalez eta Aiala Oronoz arduratuko dira datozen hilabeteotan ahozko testigantzak jasotzeaz. lanean hasiak dira eta Gonzalezek herriko hainbat gertaera kontatu zituen: aurkariei pasabidea galarazteko zubia bota zuela eta Batallon de trabajadores delako batek konpondu zuela, frankismoan hezteko Orion zegoen udako kanpamendua, kaleei euskal izenak kendu egin zitzaizkiela...

Oronozek, berriz, errepresioak modu askotakoak izan zirela adierazi zuen eta horietako batzuk jakinarazi: hildako eta desagertuak, Getariako hilerrian edo Xuai gainean fusilatuak, frontean hilak, torturatu eta erasotuak, presoak, erbesteratuak, frankisten tropetan sartzera behartuak, Udal langile eta irakasle baztertuak...

Herrian, garai hartako testigantzak jasotzea da elkartearen asmoa; bai erre- presioa jasan zutenena, baita bitartekariena ere. Horretarako, uste dute egokia litzatekeela oriotarrekin zubi lana egitea eta laguntzeko lan-talde bat egotea. Herritarren batek ikerlariekin harremanetan jarri nahi izanez gero udaletxeko harrerara jo dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide