Urtero bezala, bertso afaria antolatu du Azken Portuko Komisiyuak, Urpekoak eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Apirilaren 12an izango da Urpekoak elkartean, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok hartuko dute parte. Txartelak salgai daude dagoeneko, Toki Ona eta Isabel tabernetan, 20 euroan.
Partaideak 20:30ean elkartuko dira Guria tabernan.