Orientazio ikastaroa antolatu du Zarauzko Pagoeta elkarteak

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 22a

Pagoeta Mendizale Elkarteak orientazio ikastaro oinarrizkoa antolatu du bazkideentzat. Apirilaren 16tik 20ra izango da, eta mendian orientatzeko oinarrizko ezagutzak eta GPSa erabiltzen irakatsiko dituzte bertan. Ikastaroa bi atalez osatuko da, bata teorikoa eta bestea praktikoa, eta bertan jorratuko dira mendian orientatzeko oinarrizko ezagutzez gain, GPSaren programaren instalazioa eta konfigurazioa, mapa digitalen formatu desberdinak, WPTen erabilera, ibilbideen erabilera eta track-en erabilera; GPSaren datuen transmisioa programara eta alderantziz, irudi desberdinak esportatzea eta inprimatzea, eta landutako gaiak praktikan jartzea Zarautz inguruan. Saio teorikoak elkartean bertan izango dira, apirilaren 16an eta 18an, 19:30etatik 21:00etara, eta praktikoa, berriz, apirilaren 20an. Ikastaroa debalde izango da; soilik bost euro ordainduko beharko dira izena ematerakoan, fotokopiak ordaintzeko. Martxoaren 21etik apirilaren 11 bitartean eman ahalko da izena, astelehenetan eta ostegunetan, 19:30etatik 20:30etara elkartearen bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide