Gallardok Corrugados Azpeitia ixtea erabaki duela jakinarazi du enpresa batzordeak

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 21a

Corrugados Azpeitiako komiteak eta enpresa zuzendaritzak  bilera egin dute gaur, eta enpresa batzordeak jakinarazi duenez, "Gallardo taldearen ordezkariak enpresa ixtearen aldeko erabakia hartu du". Erabakiaren atzean taldeak Getafen (Espainia) duen enpresaren aldeko hautua dagoela gaineratu du sindikatuak. "Erabakiarekin aurrera egiteko, hurrengo egunetan enpresa ixteko ERE bat aurkeztuko dutela esateko etorri dira", azaldu du enpresa batzordeak prentsa ohar bidez. Gaurko jakinarazpenaren aurrean, prentsaurrekoa emango du bihar enpresa batzordeak Azpeitian, enpresaren sarreran. Bertan egoeraren azterketa eta aurrera begirako planteamenduaren berri emango dutela adierazi dute. Prentsaurrekoa emango dute bihar 11:00etan enpresa komitekoek (Nerea Uranga/Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide