Urola Kostako Udal Elkartearen adierazpena, atez atekoaren inguruko hitzaldia bertan behera geratu dela-eta

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 21a

Urola Kostako Udal Elkarteak larunbatean Xavier Doñatek eman beharreko hitzaldia dela-eta, honakoa adierazi nahi du: Urola Kostako Udal Elkarteak larunbat honetarako (martxoak 23) PSCko Xavier Doñateren hitzaldi bat antolatu zuen, goizeko 11:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan eman behar zena, hondakinen kudeaketaz hitz egiteko. Xavier Doñatek, Hector Gonzalezekin, hau ere PSCkoa, hitzaldi bira bat egin behar zuen, Villabona, Lezo, Eskoriatza eta Zarautzen hitzaldiak emateko. Hondakinen gaiak sorturiko interesaz jakitun, interesgarria iruditu zitzaion Urola Kostako Udal Elkarteari Kataluniako eta bereziki Tiana herriko esperientziaren berri jakitea, bertatik bertara, adituekin. Hau ez da posible izan PSEk presio egin diolako PSCko ordezkaritzari, hitzaldiak egin ez daitezen. Urola Kostako Udal Elkarteari ez zaio onargarria iruditzen, presio egitea hitzaldi bat bertan behera uzteko. Are gehiago, adierazpen askatasunaren urraketa bat ere iruditzen zaio PSEren aldetik egin diren presio hauek. Urola Kostako Udal Elkarteak gertaera salatzeaz gainera, barkamena eskatu nahi die larunbat goizean hitzaldira gerturatu asmo zuten eskualdeko herritar guztiei, hitzaldia, azkenean presioengatik, ez baita burutuko. Amaia Guruzeta. Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide