ZUMBA dantza ikuskizuna egingo da larunbatean

Baleike 2013ko martxoaren 20a

Larunbateko erakustaldiak (Ondartxon, 19:30ean) muntaia berezia izango du, DJ, argi joko eta pantailekin, udarako prestatzen ari diren proiektu baterako bideoz grabatuko baitute. Azken hiruhilabetean ikasitako koreografiak dantzatuko dituzte Zumaiako ...

Larunbateko erakustaldiak (Ondartxon, 19:30ean) muntaia berezia izango du, DJ, argi joko eta pantailekin, udarako prestatzen ari diren proiektu baterako bideoz grabatuko baitute. Azken hiruhilabetean ikasitako koreografiak dantzatuko dituzte Zumaiako ikasleek, eta Azkoititik etorritako talde batek ere egingo du bere saioa.Dantza eta kirola uztartzen ditu ZUMBAk eta duela hamar bat urte sortu zen Hego Amerikan. Abestien %80 erritmo latinoz osaturikoak dira (merengea, salsa, batxata, regeton, cumbiaton, txa-txa, hip-hop, funky), eta oro har musika modernoa.

Zumaiara duela urtebete iritsi zen, Jhonsonen eskutik; orduz geroztik ikasle kopuruak gora egin du etengabe, eta taldeak sortu dira Azkoitian eta Zestoan. Ia 200 ikasle dira gaur egun. Larunbatekoa ikasleen erakustaldia izango da, baina ikusleek ere izango dute dantza egiteko aukera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide