Eizmendi eta Olasagasti irabazle Hondarribiko rally-sprintean

Karkara.eus 2013ko martxoaren 19a

Automobilismoan lehiatzen ari direnetik lehenengo garaipena dute aiarrek

Martxoaren 16an jokatu zen Hondarribiko rally-sprintean, beren lehen garaipena eskuratu zuten Gorka Eizmendi eta Haritz Olasagasti aiarrek. Alokairuan hartu behar izan zuten proba horretarako kotxea, izan ere berena muntatu gabe daukate 2013ko Abarth koparako prestatzen.

Tarsizio eta Peñarekin estu-estu ibili ziren lasterketa irabazteko. Lehenengo txandan denbora bera egin zuten eta bigarrenean, istripu baten ondorioz, neutralizatu egin zuten lasterketa. Hirugarrenean, ordea, aiarrek 5 segundoz irabazi zuten proba.

Hemen duzue rally-sprinteko txanda batean kotxe barrutik hartutako bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide