Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako Belaguara asteburu-pasa antolatu du, larunbatean 06:00etan, herriko plazatik irtenda. Larunbatean, Añelarra mendia egiteko asmoa dute eta igandean, Lapakiza. Izena mendizaletan eman behar da ostegunerako. Irteeran parte hartzeko mendian federatuta egon behar da eta elkarteko bazkideek 70 euro ordaindu beharko dituzte, langabetuek eta ikasleek 60 euro eta gainontzekoek 80 euro. Ordainean, Oxanea ostatuan afaria, logela eta gosaria sartzen dira.