Sagardotegira mendi irteera antolatu du Zestoako Agirok

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 19a

Zestoako Agiro Mendi Taldeak iganderako mendi irteera antolatu du, Zestoa-Gazume-Asteasu mendi ibilaldia egiteko asmoz. 07:30ean irtengo dute Gurutzetik eta ibilaldia bukatu ostean sagardotegian bazkalduko dute. Herrira itzulera, berriz, autobusez izango da. Autobuseko bidaia mendi taldeko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 7 euro. Sagardotegiko bazkaria han bertan ordaindu beharko da. Irteeran parte hartu nahi dutenek kiroldegian eman behar dute izena, azken eguna osteguna da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide