Artxiboko irudian, Danbolin musika eskolako kide batzuk (Aiora Larrañaga/Hitza)
Pasa den astean abiatu zuen Orioko Danbolin Musika Eskolak XVI. Musika Astea eta datozen egunetan ere musikaz gozatzeko aukera izango dute arratsaldean Orioko Kultur Etxera hurbiltzen diren herritarrek. Gaur 18:00etatik aurrera Musika Mintzairako 2. eta 3. mailako ikasleek abestu eta musika-trensak joko dituzte. Bihar 18:00etan Musika Tailerreko ikasleen txanda izango da eta ostegunean 18:30etatik aurrera Donostiako Francisco Escudero Konrtserbatorioko Ganbera Taldeak kontzertua emango du. Herritarrak kontzertuetara gonbidatu nahi ditu Danbolin Musika Eskolak.