Udaberri Fest jaialdiaren aurkezpen ekitaldian, antolatzaileak (Aritz Mutiozabal).
Izaera herrikoia izango du Udaberri Fest jaialdiak. Bestelako eredu bat izateaz gain, Zarauzko hainbat kokalekutan banatuko dituzte ekitaldiak. «Aretotik atera eta beste formatu bat ematen saiatu gara, herriarengana gehiago hurbiltzeko. Izan ere, saio asko doan izango dira, eta ordaindu beharrekoei, berriz, nahiko prezio murritza jarri diegu», aditzera eman du Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteko kide Asier Aldalurrek, gaurko agerraldian.
Zarauzko Udalak beti lagundu du ostalarien kultur ekimena, baina «aurten, inoiz baino gusturago» laguntzen dutela nabarmendu du Kultura zinegotzi Gari Berasaluzek: «Inoiz baino herrikoiagoa izateaz gain, Udaleko beste sailek nahiz beste elkarteek antolatu dituzten gauzak hartu dituzte kontuan».
Jaialdiari etzi bertan emango diote hasiera, Esne Beltza taldeko abeslari eta trikitilari Xabi Solanori egingo dioten solasaldi musikatuarekin. Udaberri Solasaldi Musikatuak zikloko lehen gobidatua izango da, eta Korrika Kulturalaren baitan antolatu dute. Ondoren, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Ines Osinaga (Gose) etorriko dira. Urtean zehar Modelon hilero egingo diren solasaldieko lau baino ez dira izango. Igandean, Kutxa Kulturrekin bat eginik, Adrian Crowley eta Petti ariko dira zuzenean aretoan bertan.
Apirilaren 5, 6 eta 7an, Udaberri Klub Maratoia ospatuko dute Zarauzko hamaika plaza, kale eta txokotan.
Xpressionk kultur plataformarekin elkarlanean, Zarauzko zein Euskal Herriko 15 musika talde ariko da zuzenean. Formatu bera errepikatuz, maiatzaren 24, 25 eta 26eko Zarauztik Mundura egitasmoaren barruan, nazioarteko musika ekarriko dute 14 taldek.
Udaberri Fest jaialdiko kontzertu «handiena»
Fermin Muguruzak eskainiko du. Kontrakantxa biran murgilduta gerturatuko da musikari irundarra Zarautzera; Gipuzkoan egingo duen lehen eta azken kontzertua izango du.
Zuloak,
Matxura eta Zigor DZ disko-jartzaileak osatuko dute kartela. Sarrerak
kutxa.net webgunean eta herriko tabernetan erosi ahal izango dira, baita Zurekin-en atari berrian (
zarautzcostavasca.com) ere. Era berean, ostalariek kontzertu egunean ostatua hartzeko eskaintza bereziak egingo dituzte sarean. Kanpinean lo egiteko aukera erre emango dute, 5 euro gehiago ordainduta.