Zestoako Leok’k musika taldeak 8.000 euro bideratu ditu Saharar Emakumeen Batasun Nazionala erakundera, Saemek Saharako Emakumeei Elkartasuna proiektuaren barruan. Une bat… diskoaren salmentatik eta kontzertuetatik bildutakoa da dirua. Martxoaren 13an eman zioten txekea Jadutetu el Mojtar-ri, Saharar Emakumeen Batasun Nazionaleko ordezkariari, Bilbon.