Ostegunean, martxoak 21ean, Joseba Irazoki musikari beratarrak
Oso (bIDEhUTS disketxea) bere azken diskoa aurkeztuko du Zarauzko Euskalduna Tabernan. Gaueko 21:30ean izango da, Kafe Torero Kultur Egitasmoaren baitan. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa uztartuko ditu, " proposamen artistiko bikain, harrigarri eta sailkaezinean". Emanaldia ohi bezala erabat debalde izango da.
Informazio gehiago eskuratzeko
www.kafetorero.com edota
http://kafetorero.wordpress.com webguneak bisita daitezke.