Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Jose festak ospatu dituzte asteburuan Loiolan, Loiolatxo Elkarteko Festa Batzordeak antolatuta. Ostiralean, Xanadu kafetegian II. Mus Txapelketa izan zen eta irabazleak Bittor Kitterra eta Telleiye izan ziren. Larunbatean, San Jose Sari Nagusia Biatloia jokatu zen eta Joseba Albizu Erreka izan zen irabazlea; orotara 26 lagunek hartu zuten parte kirol proban. Atzo, igandea, eguerdian asto karrera jokatu zen. Nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu jende asko bildu zen lasterketa ikustera santutegiaren aurrera. Sei astok hartu zuten parte eta Aitor Agirrezabalen Raikonen astoa izan zen aurrena helmugan; bigarren, Jagoba Egigurenek egin zuen; eta, hirugarren Unai Agirrezabalak. Hurrenez hurren, beste postuak, Iñaki Arregik, Aitzol Arregik eta Inazio Arregik egin zituzten.