Aurten Urolaren ibaiertza aukeratu da Zuhaitz Egunean arbolak landatzeko. Araztegiaren parean, 200 bat ale landatu dituzte ekimenean parte hartu duten haur eta helduek: gorostiak, elorri beltzak, zume gorriak, gurbitzak… “Inguru honetan jende asko ibiltzen da eta pantaila natural bat egin nahi dugu zuhaitzekin, Bedua inguruko hegaztiak lasaiago bizi daitezen”, azaldu du Aitor Leiza ingurumen zinegotziak.
