Martxoaren 23an, larunbatean iritsiko da Korrika Zarautzera, 13:50 aldera. Girotzen joateko, Zarauzko Udalak eta herriko eragile batzuk askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, Korrika Kulturalaren baitan. Hainbat izango da aste honetan. Bihar, esaterako, Xabier Amuriza bertsolariak
Zazpi ebidentzia birjaiotzarako hitzaldia eskainiko du Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Zarauzko Udalak antolatutako ekimena da honakoa. Asteazkenean, berriz, Xabier Solano musikariarekin solasaldi akustikoa izango da Modelo aretoan, udalaren eta Zurekin Zarauzko ostalarien elkartearen eskutik. 19:30ean hasiko da eta sarrerak bi euro kostako du. Udalak, Gurutxurtu taldeak eta ikastetxeek ostiralerako Korrika Txikia antolatu dute. Agoueseneko biribilgunetik abiatuko da, 16:45ean eta Musika Plazan amaitu. Ondoren ekitaldia eta txokolatada izango da.