Arantzazura mendi martxa egingo dutenen bilera izango da apirilaren 8an, Zarauzko Pagoeta elkartearen egoitzan

Urola Kostako Hitza 2013ko mar. 18a, 09:59

Urtero legez, Pagoeta Mendizale Elkarteak Arantzazura mendi martxa antolatu du. Aurten apirilaren 27an egingo dute, eta bertara joan nahi dutenentzat bilera antolatu dute apirilaren 8rako, astelehenerako. Elkartearen egoitzan izango da, 20:00etan. Bertan eman ahalko da izena eta bestelako xehetasunak ere zehaztuko dira. Elkartetik jakinarazi dute datozen urteei begira martxa egiteko data finkoa zehaztu dutela. Hala, apirileko azken larunbatean egingo dute ekimena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide