Azpeitiko Iñak eta Joxeanek osatutako bikoteak irabazi du Zarauzko Ikurrina, Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatutako mus txapelketa. Ibai Esoain eta Jon Ubegun sailkatu dira bigarren postuan. Otzarreta jatetxean jokatu zuten finala, eta ikusmin handia izan zuen.
Irabazleek 6.000 euro jaso zituzten, eta sariak banatu ostean beste norgehiagoka bat jokatu zuten 49 bikotek. Lehen 30 bikoteek jaso zituzten sariak partida tximista hartan.
Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan 108 bikotek hartu dute parte txapelketan.