Amaia Izagirre eta Jon Loidi XVIII. Donostiako nazioarteko piano lehiaketan

Karkara.eus 2013ko mar. 15a, 11:12

Jon Loidiri amaierako kontzertuan jotzeko aukera eman zioten

Amaia Izagirre eta Jon Loidi Danbolin Musika

Eskolako Audra Almanaityteren ikasleak, XVIII. Donostiako

nazioarteko piano lehiaketan hartu zuten parte .

Amaia Izagirrek 11 urte ditu eta oi...

Jon Loidiri amaierako kontzertuan jotzeko aukera eman zioten

Amaia Izagirre eta Jon Loidi Danbolin Musika Eskolako Audra Almanaityteren ikasleak, XVIII. Donostiako nazioarteko piano lehiaketan hartu zuten parte .

Amaia Izagirrek 11 urte ditu eta oinarrizko 1. mailan bi pieza jo zituen. Berrogei gazteren artean, hamaikak lortu zuten lehenengo aipamena,tartean Amaia Izagirrek.

Jon Loidik 13 urte ditu eta erdiko 1. mailan bi pieza jo zituen honek ere. Hogeita sei gazteren artean, Jonek lortu zuen lehenengo aipamena. Gainera, epaimahaikoek, bukaerako kontzertuan parte hartzeko aukera eskaini zion, bere maila aurkezteko.

Kontzertua martxoaren 10ean izan zen Victoria Eugenia antzokian eta han aipamen eta sariak banatu zituzten. Emanaldi horretan sei partaidek jo zuten, parte hartu dutenen maila erakutsiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide