Hondartza garbiketa izango da martxoaren 16an

Karkara.eus 2013ko martxoaren 14a

Goizeko 11:00etan hasiko dira lanean OST eta Herriok antolatutako ekimenean

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak eta Orioko Surf Taldeak hondartza garbiketa antolatu dute datorren larunbaterako, martxoaren 16rako, goizeko 11:00et...

Goizeko 11:00etan hasiko dira lanean OST eta Herriok antolatutako ekimenean

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak eta Orioko Surf Taldeak hondartza garbiketa antolatu dute datorren larunbaterako, martxoaren 16rako, goizeko 11:00etan hasita.

Mundu mailan Surfrider talde ekologistak egiten duen deialdiari jarraituz antolatu dute Orioko hondartzaren garbiketa. Europan asko hedatu den ekimena da, eta hondartzak ez ezik, lakuak eta ibaiak ere garbitzen dituzte. Esteka honetan klik eginda ikusi daiteke non egiten dituzten garbiketak.

Herritarrak hondartza behar den bezala zaintzeko eta garbi mantentzeko sentsibilizazioa landu nahi dute jarduera honen bitartez OSTk eta Herriok. Andoni Fernandez OSTko lehendakariaren hitzetan, jendeak konturatu behar du ingurugiroa zaindu beharreko altxorra dela. Guztiok ditugu gustuko, argazkietako hondartza garbi eta paradisukoak, guztiok amorratzen gaitu hondartza zikin batean egoteak, eta guztion esku dago geure hondartza, laku eta ibaiak zaintzea.

Urtero bezala, lagunarte atsegina eta giro paregabea espero dute antolatzaileek. Eta, gerturatzen diren guztientzat, hamaiketakoa izango da garbiketa bukatutakoan.
 
Larunbatean, 11:00etan, da hitzordua, beraz, Antilla hondartzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide