Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritar multzo batek Modeloren lagunak ekimena sortu du, aretoan zine komertziala eskaintze aldera. Ildo horretatik, estreinuko filmak eskaintzen dituzte hilean behin, larunbatetik asteartera. Oraingoan Dans la maison filma izango da ikusgai etzitik asteartera. Larunbatean zein igandean bi emanaldi eskainiko dituzte, 19:00etan zein 22:00etan. Astelehen eta asteartean, berriz, 21:00etan. Asteartea, gainera, ikuslearen eguna izango da eta sarrera bakoitzak lau euro kostako du—gainontzeko egunetan bost euro balio du—.