Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean egingo dute ZAE Zarautz Arraun Elkarteko hauteskunde batzarra. Hasieran zuzendaritzarako bi hautagaitza aurkeztu baziren ere, horietako batek, Edu Mugertzak gidatutako taldeak erretiratzea erabaki du. Hori dela eta, bozketarik ez dela egingo jakinarazi dute. Estatutuen arabera, hautagaitza bakarra baldin badago, zuzenean aukeratuko da, "inolako bozketarik" egin behar izan gabe. Ildo horretatik, ondokoek osatuko dute batzorde berria: Jon Artola izango da lehendakaria, Garikoitz Iruretagoiena lehendakariordea eta Ioseba Segurola idazkaria.
10:30ean izango da batzarra, Zinema frontoiko behe solairuan. Batzarra amaitzean batzorde berriak bazkideei lau urterako dituzten asmoen berri emango diete.