Zestoan Gazte Danbada aurkeztuko dute bihar, ostirala

Nerea Uranga 2013ko mar. 14a, 12:09

Zestoako Ernai Gazte Antolakundeak Gazte Danbada aurkeztuko du bihar herrian. Aurkezpena 19:00etan da, udaletxearen azpian. Azaldu dutenez, «Gazte Danbada ekimena Ernai gazte antolakundearen sorrera ospatzeko jaialdia da. Martxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean egingo da Urduñan». Egitarauaz gainera, egonaldirako eta garraiorako aukerak azalduko dituzte biharko aurkezpenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide